XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txillardegik aurkeztu digun Leturia pertsonaia hau, pertsonaia existentzial bat izango litzateke oso-osorik.

Hemen agertzen diren elementu hauek: zorion nahia, absolutoa, askatasuna, porrot egitea, bere buruaz beste egitea, e.a. Europako nobelagintza existentzialak behin eta berriz: erabili izan dituen elementuak dira.

Badira beste zenbait elementu ere literaturgintza existentzialistan konstante batzuk direnak eta Leturiaren egunkari ezkutuan oso garbi agertzen direnak.

Hala nola: Nazka: nazka ematen dio Mirenen gorputzak.

Bakardadea: beti bakarrik dabil Leturia.

Egunerokotasunaren aspermena eta jasan ezina.

4.- Nolakoa da egileak erabili duen hizkuntza maila, estiloa

Lexiko maila izango da Txillardegik hizkuntza mailan egin duen aportaziorik haundiena.

Gaia berria denez, eta euskal literaturan inoiz erabili gabea, Leturiaren barne gogoeta horien bilakaera papereratzerakoan lexiko berri bat erabili behar izan du Txillardegik.

Lexiko berri hori egiterakoan ez da T.Agirreren garaiko bi joera haien arteko eztabaida antzuetan ito.

Ez da garbizalekeriaren kutsurik nabaritzen hemengo lexikoan ez eta kanpoko hitzak barra-barra ezartzearen oihartzun txarrik ere.

Euskara ondo menderatzen duen baten trebetasuna nabaritzen da, Leturiaren barne gogoeta horiek irakurtzen hasten garenean.

Belaunaldi berri baten kutsua nabaritzen da lexiko honetan, bere akats eta guzti, K.Mitxelenak hitzaurrean oso ondo adierazten duen bezala.

Kutsu bera nabaritzen da Txillardegiren prosan.

Esaldi laburrak gustatzen zaizkio, koordinatuak gehienbat.

Azkarra da bere expresioa, arina.

Oso bestelakoa T.Agirreren konparazioz gainontzeko figuraz beteriko esaldi luze patxaroso haietatik.

Leturiaren urduritasunak prosa azkarrago, urduriago bat behar du eta badu Txillardegiren lumatik.